Karakateko telekomunikazio zentroa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2019ko api. 24a, 10:02

Soraluzeko Udalak eta Itelazpi S.A. enpresak hitzarmena sinatu dute Udalaren jabetzako lurretan dagoen Karakateko telekomunikazio-zentroaren erabilera arautzeko helburuarekin.

Apirilaren 10ean egindako Osoko Bilkuran Karakateko mendi-gailurrean dagoen telekomunikazio-zentroaren okupazio akordioa onartu zen, aho batez.

Soraluzeko udalerriari zerbitzua ematen dion telekomunikazio zentroa Udalaren jabetzakoa den 69 metro koadroko lursail batean dago eta Itelazpi, S.A. enpresak kudeatzen du 2003. urteaz geroztik.

Aipatutako hitzarmenaren helburua enpresak egiten duen lursailaren erabilera arautzea da, zerbitzua beharrezko segurtasun juridikoarekin eman dadin.

Akordio honen bitartez, Udalak telekomunikazio-zentroko azpiegituren titulartasuna lagatzen dio Itelazpi, S.A. enpresari, doan eta epe-mugarik gabe, enpresak berea duen helburu soziala aurrera eraman dezan.