Santa Ana kaleko igogailua matxuratuta

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2019ko api. 23a, 10:10

Santa Anako igogailua.

Santa Ana kaleko igogailua matxuratuta dago, erabilera desegokiak zirkuitu elektronikoa hondatu duelako; matxura lehenbailehen konpontzeko lanean ari da Soraluzeko Udala.

Azken aste hauetan zerbitzuz kanpo dago Galipot eta frontoi kalea lotzen dituen igogailua, zirkuitu elektronikoak jasandako matxura bat dela-eta.

Matxurak, aurreko batzuetan gertatu direnen moduan, hainbat herritarrek egiten duen erabilera desegokiarekin dauka zerikusia, igogailuan bertan pixa egitearekin hain zuzen ere. Igogailuaren mantentze-lanez arduratzen den enpresak jakinarazi duenez, txizak zirkuitu elektronikoa hondatu du.

Konponketa-lanek 1.129,39 euroko kostua dute eta Orona enpresak burutuko ditu.

Soraluzeko Udalak uste du horrelako jokaerak onartezinak direla eta herritarrei laguntza eskatu nahi die egileak identifikatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.