Ezozibideko jolas-parkea

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2019ko api. 12a, 09:17

Ezozibideko jolas-parkea zaharberritzeko prozesuaren barruan, 5 eta 9 urte arteko neska-mutikoen proposamenak jasotzeko bilera egingo da ostiral honetan, arratsaldeko 5etan.

Ostiral honetan, Ezozibideko Arrizabaleta jolas-parkea zaharberritzeko prozesuaren barruan, bilera egingo dute Udaleko teknikariek auzoko haurrekin.

Bileraren helburua haurren proposamen eta iritziak jasotzea da, ondoren, parkea berritzerako orduan proposamen horiek kontuan hartu ahal izateko.

Udaleko Haurren eta Gazteen Saileko eta Hirigintza Saileko teknikarien gidaritzapean egingo den saio honetara 6 eta 9 urte arteko haurrak daude gonbidatuta.

Deialdia bereziki auzoko haurrei egin bazaie ere, beraiek izango direlakoan parkea gehien erabiliko dutenak, bilerara interesa duen adin-tarte horretako edozein ume joan daiteke.

Bilera arratsaldeko 5etan egingo da, parkean bertan; eguraldiak lagunduko ez balu, parkean elkartu eta udaletxera joango lirateke parte-hartzaileak.