Udalbatzaren Osoko Bilkura

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2019ko api. 9a, 10:40

Udal Korporazioa osatzen duten zinegotziek hamar puntu izango dituzte aztergai bihar, asteazkena, arratsaldeko 7etan udalbatzarrak egingo duen bi hilean behingo Osoko Bilkuran.

  1. 2019ko otsailaren 07ko saioaren akta, hala badagokio, onartzea.
  2. Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
  3. Soraluzeko Udalaren 2018ko otsailaren 16ko Alkatetzaren Dekretuaren aurka jarritako Berraztertze-Errekurtsoa berariaz ukatzen duen ebazpenaren berri ematea.   
  4. Baltegieta kaleko 2. zk.an dagoen kirol- eta kultur-eraikina handitzeko proiektua onartzea, bai eta lanen kontratua arautuko duen administrazio klausula berezien agiria ere.         
  5. Uraren ziklo integrala kudeatzeko lankidetza hitzarmena.
  6. Diru-laguntzen ordenantza orokorra.      
  7. Baztertzeko arriskuan dauden Debabarrena eskualdeko pertsonentzako tutoretzapeko etxebizitzak erregulatzeko araudia. 
  8. Soraluzeko telekomunikazio zentroa okupatzeko akordioa.           
  9. Merkatu plazako postuaren esleipena.   
  10. Udal langileen 2019ko soldata igoera.        
  11. Eskari eta galderak.