Gurutze Gorria Soraluzen

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2019ko api. 1a, 08:48

Gurutze Gorria Soraluzen zerbitzua eskaintzen hasiko da ostegun honetatik aurrera; zerbitzua hileko lehen eta azken ostegunetan emango da, goizeko 10:00etatik 12:30era.

Udaleko Osasun, Gizarte Ongizate eta Inmigazioaren Departamentuak aditzera eman duenez, apirilaren 4tik aurrera, Gurutze Gorriak herritarrentzako arreta eta informazio zerbitzua eskainiko du Soraluzen.

Zerbitzua Elgoibarko Gurutze Gorriaren bulegoko beharginek emango dute, hileko lehen eta azken ostegunetan, goizeko 10:00etatik 12:30era, udaletxeko 2. solairuan.

Aipatutako zerbitzuak bi helburu nagusi ditu: Gurutze Gorriaren zerbitzua jasotzen duten herritarrek Elgoibarrera joan behar ez izatea eta soraluzetarrek Gipuzkoako Gurutze Gorriak zein zerbitzu eskaintzen dituen jakitea, inoiz behar izanez gero, erabili ahal izan ditzaten.

Gurutze Gorriak ondorengo zerbitzuak eskaintzen ditu:

  • Lana aurkitzeko aholkularitza.
  • Ahultasun egoeran dauden haurrentzako laguntza.
  • Fakturen kudeaketarako laguntza.
  • Bonu soziaren eta doako maileguaren gaineko informazioa.
  • Pertsona nagusien zainketarako laguntzak.
  • Etab.