Soraluzeko Udalak Auzo konpostajea berrezarri nahi du, Europako Parlamentuaren Ingurumen Batzordeak 2020rako ezarritako hiri hondakinen gutxienezko %55eko birziklapen tasa lortzeko, eta 2035erako gehienez, hondakinen %10a zabortegira bideratzeko Europako arauditik gertuago egoteko konpromezuarekin tinko,
Hori horrela, Gipuzkoa etorbidea, Etxaburueta, Arraikua, Gabolats, Estaziño eta Ezozibide auzoetako herritarrei dei egiten die auzo konpostajean parte har dezaten; modu honetan, hondakin organikoak konpostatu eta kalitatezko ongarri naturala eskuratu ahal izango da.
Izena emateko epea zabalik
Martxotik hasita, eta gehienez 55-60 familiak izena eman arte, Soraluze udalerriko bizilagunek hurrengo Auzo konpostaje kanpainan parte hartu ahal izango dute.
Kanpaina honetan izena ematen duten bizilagunek konposta egiteko beharrezkoa duten guztia doan jasoko dute; giltza (beharrezkoa balitz), etxean organikoa bereizteko ontzia eta parte hartzailearen oinarrizko formakuntza. Auzo konpostaje bidez esklusiboki, haien hondar organikoak kudeatzen dituzten herritarrek, zabor organikoaren bilketa eta tratamendu sistema ez erabiltzeagatik, zabor tasaren murrizketa jasoko dute. Eta auzo konpostaketa egiten dutela konprobatu ahal izateko, Udalak txip-aren bidezko jarraipena egingo du.
Zalantzak argitzeko zerbitzua
Kanpainari dagokion guztia eskaini nahi die Udalak bizilagunei; hori dela eta, partehartzaile bakoitzak adituak diren teknikarien laguntza izango du, konpostaketa prozesuan sortzen zaizkien zalantzak argitzeko.
Partehartzaileek Udaleko ingurumen teknikariaren arreta telefonoa izango dute (943753043) edozein zalantza argitu, laguntza teknikoa jaso eta, oro har, auzo konpostaketan uneoroko laguntza izateko.
Gainera, ondorengo loturen bitartez konpostatzeko Gidaliburua eta Bideo Tutoriala kontsulta daitezke:
Zertan datza auzo konpostajea?
Etxeko konpostaketa materia organikoaren degradazio prozesua da; prozesu honen bidez familien sukalde hondarrak konposta bihurtzen dira. Konposta emankortasuna hobetzeko berriro lurrera (lorategi eta baratzetan) gehitu daitekeen ongarri naturala da. Konpostaketa Europa osoan bultzatzen da hondar organikoa tokian bertan murrizteko. Hondar mota hauen tratamendurako metodo jasangarri eta ekonomikoa da.
Konpostaketa bidez konposta bihur daitezke prestatutako janariak, fruta eta barazki hondarrak, arrain eta haragi hondarrak, kafe hondarrak, infusioenak, hostoak, belarra eta abar luze bat.
Auzo konpostajean sortuko den konposta interesa duten erabiltzaileen artean banatuko da eta soberakoa udalerriko lorategietan erabiliko da.
Zuen zain gaude, anima zaitezte auzoan konpostatzera!
Informazio gehiago
Informazio gehiago eskura daiteke Udaleko ingurumen teknikariarekin harremanetan jarriz telefono zenbaki honetan
943 753043 edota helbide elektroniko honetan: ingurumena.soraluzekoudala@gmail.com