Bide-bazterrak garbitzeko lanak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2019ko mar. 4a, 15:47

Inguramenaren eta Landa Garapenaren Batzordearen ekimenez, auzobideetako bazterrak garbitzen ari dira Debemeneko langileak; izan diren lur-jausiei lehentasuna emanez.

Aurreko urteetan bezala, aurtengoan ere baserrialdeetako bide-bazterrak garbitzeari ekin dio Soraluzeko Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Departamentuak.

Bide-bazterrak garbitzeko lan hauek Debabarreneko Landa Garapenerako Elkarteko (Debemen) langileen bitartez egiten dira, lur-jausiak gertatu diren bide-tarteei lehentasuna emanez.

Aurtengoan Irure auzoan hasi dira lanak eta Ezozia, San Andres eta Txurruka auzoetan jarraituko dute.

Lan hauek oso garrantzitsuak izaten dira beti errepideak behar den moduan mantentzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.