Motordun ibilgailuentzako debekua

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2019ko ots. 28a, 08:33

Soraluzeko Udalak seinaleak jarri ditu mendigainean motordun ibilgailuen erabilera debekatuz; ibilgailu hauek mendiari eta inguruari eragiten dioten kaltea ekiditea da helburua.

Soraluzeko Udalak, hainbat bolondresen laguntzarekin, motordun ibilgailuen erabilera debekatzen duten bi seinale jarri ditu mendigainean.

Seinale hauek udal-mugartean jarri dira, Gizaburuagan bata, Urkia Zelai baino goraxeago, eta Atxantxaboletatik Kurutze Bakarrera doan bidean bigarrena.

Asko dira, zoritxarrez, mendigainean ibiltzen diren motorzaleak eta horrek kalte ugari eragiten du bertako lurretan. Kalte hauek ekiditea eta motorzaleak mendigaina zaindu eta errespeta dezaten lortzea da, beraz, neurri honekin Udalak lortu nahi duena.

Aurrerantzean, beraz, motorzaleek ezingo dute seinalerik eza aitzakia moduan erabili beren jokaera justifikatzeko.

Mendigainean baimendutako motordun ibilgailuak bakarrik ibili ahal izango dira.