Udalaren Youtube kanal berria

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2019ko ots. 27a, 19:46

Soraluzeko Udalak Youtube kanala gehitu die lehendik abian zituen sare sozialei; udalerriarekin zerikusia duten bideoak bertan ikusgai jartzea da kanala zabaldu izanaren arrazoia.

Youtube kanala sortu berri du Soraluzeko Udalak, modu horretara gaur egun abian dituen sare sozialei beste bat gehituz.

Kanala sortzearen helburua udalerriarekin zerikusia duten bideoak herritarren eskura jartzea da, bideo zaharrak zein etorkizunean sor litezkeenak.

Kanal honetaz gainera, Udalak Facebook, Twitter eta Flicker sare sozialetako kontuak ditu sarean.

Gaur egun 7 bideo daude zabaldu berria den Youtube kanalean:

  • Dolmenen ibilbideari buruzko hitzaldia.
  • Beste garai bateko irudiak.
  • Antzinako danborradak.
  • Soraluzeko argazki zaharrak.
  • Ibaiaren inguruko testigantzak.
  • Soraluzeko hizkuntza aniztasuna.
  • Aratosteak 2019.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.