Aratusteak 2019

Dena prest aratosteetarako

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2019ko ots. 25a, 14:56

Urteroko moduan, 3 eguneko Aratoste Jaiak antolatu dituzte Udalak eta herriko hainbat eragilek; larunbat eguerdian mozorro eta konpartsen desfilea egingo da lehendabiziko aldiz.

Martxoaren 1, 2 eta 5ean ospatuko dira aurten Soraluzeko Aratosteak.

Aurtengo aratosteetako jai-egitaraua prestatzen jardun duen lan-taldeak IPUINAK aukeratu du Aratoste Zapatuko mozorro egunerako gai modura eta gai horren bueltan mozorrotzera deitu ditu herritarrak, bai eta, urteroko moduan, konpartsarik onenak saritzeko lehiaketa antolatu ere. Halaber, eta aurten lehendabiziko aldiz, mozorro eta konpartsen desfilea egingo da, arratsaldeko 1ean.

Hauxe da aurtengo Aratoste Jaietako egitaraua, egunez-egun:

MARTXOAK 1, OSTIRALA

EUSKAL ARATOSTEAK

  • Haurren kalejira eta jaialdia, 15:30, ikastetxetik kiroldegira.
  • Dantzaldia, "Obaneuke" taldearekin, 17:30, Karpan.
  • Urrats Dantza Taldearen kalejira, 18:15.

MARTXOAK 2, LARUNBATA

ARATOSTEETAKO ZAPATUA

  • Photocall-aren irekiera, 12:00 h, Kontzejupean.
  • Mozorro eta konpartsen desfilea, 13:00 h, herrigunean.
  • Dantzaldia, "Joselu Anaiak" taldearekin, 18:00 h, karpan.

MARTXOAK 5, ASTEARTEA

ARATOSTEETAKO MARTITZENA

  • Dantza-erakustaldia, 17:00 h, kiroldegian.
  • Gaitero eta buruhandiak, 18:00 h, herrigunean.
  • Dantzaldia "Lisker" taldearekin, 18:15 h, karpan.
  • Mozorro-lehiaketako sari-banaketa, 20:00 h, karpan.

Argazkia: Plaentxia.eus