Landa-bideen ordenantza adosteko bilera

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak bilera deitu du ostegun honetarako udalerriko landa-bideei buruzko ordenantza berria adosten jarraitzeko helburuarekin.

Soraluzeko Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak bilera egingo du ostegun honetan, otsailak 21, arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko saio aretoan.

Bileraren helburua landa-bideen erabilera arautuko duen ordenantza berria prestatzen eta adosten jarraitzea da.

Orain artean bi bilera egingo da; ostegun honetakoa, beraz, hirugarrena izango da.

Egun, pisu handiko kamioiak ibiltzen dira udalerriko landa-bideetan, mendietako pinuak ateratzen batez ere.

Kamioen pisuak kalte handiak eragiten dituzte landa-bideetan eta, ondorioz, Udalak ordenantza bidez arautu nahi ditu pinua ateratzeko lanak.

Aipatutako arautzea interesdunekin eta bileretan parte hartzeko interesa izan lezakeen edozein herritarrekin batera egitea nahi du Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.