Herrian gatza zabaldu edo sakabanatzeko makina erosi berri du Udalak, modu horretan Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak aurtengorako aurreikusitako inbertsioetako bat gauzatuz.
120 kilo gatz
Makina berriak 120 Kg gatz eramateko gaitasuna du eta Udal Lantaldeko ibilgailuari lotuta, elurte eta izozteei modu bizkorrago eta eraginkorragoan aurre egiteko aukera emango dio Udalari.
Udalak 2.795 euro erabili ditu aipatutako makinaren erosketan.
Urtea hasi denetik hona, ondorengo inbertsioak egin ditu Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak:
- Ezozia eta Barrenetxea baserrietarako irisgarritasuna hobetzeko lanak, 23.767,38€ inbertsioarekin.
- Gatza sakabanatzeko makinaren 2.795 euroko inbertsioarekin.