Haurreskolak Partzuergoaren Zuzendaritzak Batzordeak zerbitzua erabiltzen dute familiek ordaintzen dituzten kuotetan aldaketak egitea erabaki zuen azken bileran.
Bi dira egin diren aldaketa nagusiak:
- Partzuergoak ematen duen zerbitzua doakoa da urtean 18.000 eurotik beherako errenta duten familientzat.
- Aldi berean bi seme-alaba edo gehiago matrikulatuta dituzten familien kasuan, bigarren seme-alabak eta ondorengoek ez dute kuotarik ordainduko.
Neurri hauen onuradun izango dira gaur egun haurreskoletan matrikulatuta dauden 500 familia baino gehiago, zerbitzua erabiltzen duten familien %11.
Era berean, izen-ematea egiteko unean ordaindu behar izaten zen aurretiazko 91 euroko kuota ere kendu egin da.
Neurri hauek guztiak 2019ko urtarrilaren lehen egunean sartu ziren indarrean eta familia eta lan bizitza bateragarriagoa egitea dute helburu moduan, Eusko Jaurlaritzak jaiotze-tasaren handitzea sustatzeko abian duen familiaren aldeko itunean jasotako beste ekintzekin batera.
Gaur egun 178 udalerri daude Haurreskolak Partzuergoan, tartean Soraluze.
Informazio osagarria nahi duena Soraluzeko Haurreskolara zuzendu daiteke, 943 75 13 32 telefono-zenbakian.