Inbertsio berria egin du Soraluzeko Udalak urtea hastearekin batera.
Herrian antolatzen diren ekitaldi ezberdinetarako mahai eta aulki berriak erosi dira, 50 mahai eta 140 aulki hain zuzen ere.
Udalak berak zein herriko elkarte ezberdinek hamaika ekintza antolatzen dituzte Soraluzen, direla jaiak, bazkariak, azokak eta bestelakoak, eta ekitaldi horietan ezinbestekoak izaten dira aulkiak eta mahaiak.
Azken mahai eta aulkiak erosi zirenetik urte batzuk joan dira dagoeneko, eta denbora honetan zehar apurtzen joan dira, beharrezkoa ikusi delarik berriak erostea.
Erosi diren aulki eta mahaiekin asetuta gelditzen dira herrian antolatzen diren ekitaldi gehienetarako beharrak.
Udalak 5.707,27 euroko inbertsioa egin du aipatutatako mahai eta aulkiak erosteko.