Futbol zelaiaren kanpoaldeko argiteria

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

Ezoziko Futbol Zelaiaren kanpoaldean eta aparkalekuan zeuden farola zaharrak kendu eta berriak jarri ditu Udalak; aurtengo aurrekontuan jasotako inbertsioetako bat da hau.

Soraluzeko Udalak futbol zelaiaren kanpoko argiteria aldatu zuen joan zen astean, hondatuta zeuden farola zaharrak berriengatik ordezkatuz.

Aldatu diren 8 farolak led motakoak dira, herriko kaleetan jarrita daudenen modukoak.

Argiteria mota hau lehengoa baino efizienteagoa da eta energia dezente aurrezteko aukera ematen du.

Obra hau Udalak aurtengo aurrekontuan inbertsioak egiteko aurreikusi duen partidaren kontura egin da.

Lanak Laibi elektrizitate-enpresak burutu ditu, hauen kostua 2.758,8 eurokoa izan delarik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.