Osoko Bilkurako erabakiak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2019ko ots. 8a, 11:07

Udalbatzarra osatzen duten hamaika zinegotziek ahobatez onartu zituzten eztabaidagai izan zituzten puntu guztiak, bi izan ezik, atzo arratsaldean egin zuten bileran.

Atzo arratsaldean ez ohiko bilera egin zuten Udalbatza osatzen duten hamaika zinegotziek, ondorengo erabakiak hartu zituztelarik:

1.- 2018ko abenduaren 19ko saioaren akta, hala badagokio, onartzea.

     Aho batez onartu zen

2.- Alkatetzaren dekretuen berri ematea.

     Ez da bozkapean jartzen.

3.- Udal Ordenantza, mugikortasun mugatua duten pertsonentzako aparkaleku-txartelak eta erreserba bereziak arautzen dituena.

     Aho batez onartu zen

4.- Udaltzaingoaren Erregelamendua.

     Puntua onartu egin zen 6 Bozka alde (EAJ-PNV/ PSE-EE) eta 4 abstentzio  (EHBILDU)

5.- Hirigintza hitzarmena, aprobetxamendu erreserba bidez zuzkidura publikorako lursailen zuzeneko okupazioa antolatzeko.

     Puntua onartu egin zen 6 Bozka alde (EAJ-PNV/ PSE-EE) eta 4 kontra  (EHBILDU)

6.- Soraluzeko Udalaren bitarteko propio pertsonifikatutzat hartzea Debegesa, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea.

     Aho batez onartu zen

7.- Herri galdeketa.

     Puntua onartu egin zen 6 Bozka alde ( EAJ-PNV/ PSE-EE) eta 4 abstentzio  (EHBILDU)