Kirol instalazioen mantentze-lanak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2019ko urt. 28a, 08:33

Soraluzeko Udalak kontratua sinatu du "IneQSport" enpresarekin Ezoziko futbol-zelaiko eta udal kiroldegiko padel-pistako belar artifizialaren urteko mantentze-lanak egin ditzan.

Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, Kirolen eta Kiroldegiaren Batzordearen proposamenez, Eoziko Futbol Zelaiaren eta Udal Kiroldeko padel pistaren urteko mantentze-lanak egiteko kontratua adjudikatu du.

Herriko kirol instalazioek erabltzaile asko dituzte eta ezinbestekoa da berauen mantenimedua egokia izatea, denboran egoera onean iraun dezaten.

Kontratatu diren lanak futbol zelaiko eta kiroldegiko padel pistako belar artifizialaren garbiketa, orrazketa, deskonpresioa eta aireztatzea dira, belar txarrak kentzeko herbizida erabiliz, beharrezkoa balitz.

Lanak "InQSport" enpresak egingo ditu, urtean 1.028,50 eurogatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.