Soraluzeko Udalak Alejandro Calonge auzunearen irisgarritasuna hobetzeko lanak egingo ditu.
Lanon helburua aipatutako kaleko 1. eta 2. zk.ko atarien irisgarritasuna hobetzea da, dauden eskailerak kendu eta arrapala bat eginez.
Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak lanok exekutatzeko kontratua adjudikatu zuen azken bileran, Construcciones Artzamendi S. A. enpresari hain zuzen ere, 24.875,49 eurogatik (BEZa barne).
Lanak hilabete eta erdiko iraupena izango dute, eta bi fasetan burutuko dira.