Kudeaketa teknikaria kontratatzeko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2019ko urt. 15a, 15:10

Bihar zabaltzen da erdi mailako kudeaketa-teknikari bat kontratatzeko Soraluzeko Udalak abian jarri duen lehiaketa-oposizioan izena emateko epea; otsailaren 12ra arte dago zabalik.

Urtarrilaren 2ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkiarenbitartez, baliabide publikoen, per­tso­nalaren eta nominen erdi-mailako kudeaketa-teknikari plaza betetzeko deialdia egin zuen Soraluzeko Udalak.

Iragarkian bertan zehazten zen moduan, eskaerak aurkezteko epea iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunean zabaltzen da.

Hortaz, Udalak jakinaraztea nahi du gaur bertan argitaratu duela Estatuko Aldizkari Ofizialak aipatutatako iragarkia eta, ondorioz, bihartik eta otsailaren 12ra arte aurkeztu ahal izango direla eskaerak, biak barne.