Soraluzeko Hezkuntza Mahaia osatzen duten udalerriko hezkuntza-eragileek bilera egingo dute gaur, asteartea, arratsaldeko 6:30ean, Herri Antzokian.
Bileraren helburua duela 3 urte abian jarri zen Herriko Hezkuntza Proiektuaren urte hauetako garapena aztertu eta aurrera begira egin beharreko aldaketak eztabaidatzea da.
Herriko hezkuntza proiektua 2016an jarri zuten abian udalerriko hezkuntza-eragilerik gehienek, herri bezala Soraluzek behar zuen hezkuntza eredua definituz, eta eredu hori gauzatze aldera hainbat egitasmo diseinatu eta aurrera eramanez.
Urte hauetan egitasmo horiek aurrera eramaten jardun dute hainbat lan-taldek; egitasmoetako batzuek aurreikusitako moduan egin dute aurrera, beste batzuek berriz zenbait moldaketa jasan dituzte.
Honen guztiaren berri ematea eta proiektuaren antolaketa ereduari buruz hausnartzea izango da biharko bileraren helburua.
Bilera, orain artekoak moduan, irekia da eta interesa izan dezakeen herritar oro dago bertara gonbidatua.