Soraluzeko Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak bisita gidatuak antolatuko ditu hurrengo hilabetetan herritarrek Sologoeneko Elektra Etxea gertutik ezagutu ahal izan dezaten.
Guztira 6 bisita antolatu dira urtarrilean eta otsailean zehar. Horietan, herritarrek, zentralaren historia, azpiegitura eta energia elektrikoaren ekoizpen prozesua ezagutzeko aukera izango dute.
Bisita gidatuak larunbatetan egingo dira, ondorengo egun eta orduetan:
- Urtarrilak 26, 10:00-11:00 (Gazteleraz).
- Urtarrilak 26, 11:00-12:00 (Euskaraz).
- Otsailak 2, 10:00-11:00 (Gazteleraz).
- Otsailak 2, 11:00-12:00 (Euskaraz).
- Otsailak 9, 10:00-11:00 (Gazteleraz).
- Otsailak 9, 11:00-12:00 (Euskaraz).
Bisitetan parte hartzeko urtarrilaren 25a baino lehen eman behar da izena ingurumena.soraluzekoudala@gmail.com helbidera idatziz edo 943 75 30 43 telefonora deituz.
Bisita bakoitzean gehienez ere 10 pertsonarentzako tokia izango da.