"Raid Pandemonium" dokumentala

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2019ko urt. 9a, 14:00

Jairo Berbel elgoibartarraren "Raid Pandemonium" dokumentala proiektatuko da larunbat honetan Herri Antzokian; dokumentalak Marokoko desertuan egiten den ibilgailu-lasterketa solidarioa.

Larunbat honetan "Raid Pandemonium" izeneko dokumentala ikusi ahal izango da herriko antzokian.

Ibilgailu-lasterketa solidarioa da, Marokoko desertuan barrena urtero burutzen dena.

Euskal Herritik dozenatik gora ibilgailu joaten da bertara urtero, Fernando García soraluzetarra tartean.

Abentura honen helburu nagusia bisitatzen dituen tokietara ilusioa eramatea da, bertara eskola-, mediku- eta kirol-materaiala eramanez.

Marokora bidean, Pandemonium Raiden 7. edizioan parte hartu zuten euskal ordezkariak martxoan igaro ziren Soraluzetik eta Udalak ekarpen ekomonikoa egin zion egitasmoari.

Jairo Berbel elgoibartarrak Fernando eta Antxon Garcíaren parte-hartzea irudietan jaso du eta "Raid Pandemonium" izenburuko dokumentala ekoiztu du. Dokumentala larunbat honetan ikusi ahal izango da Soraluzen, arratsaldeko 7:30ean, Herri Antzokian.

Dokumentalaren aurretik Jairo Berbelek berak prestatu duen ‘Grande cuore Ibai’ laburmetraia proiektatuko da. Laburmetraiak  Allan-Herndon-Dudley sindromeak jota dagoen Ibai izeneko ume eibartarraren bizimodua kontatzen du.

Sarrera 2 eurokoa izango da eta batzen den dirua diagnostikorik gabeko gaixotasuna duten gaixoen elkartera bideratuko da.

Larunbat arratsaldean lasterketan parte hartu duten hainbat ibilgailu ikusi ahal izango dira Zubi Nagusian.