Kudeaketa teknikaria kontratatzeko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2019ko urt. 4a, 08:20

Soraluzeko Udalak baliabide publikoen, per­tso­nalaren eta nominen erdi-mailako kudeaketa-teknikari plaza bat lehiaketa-oposizio aske bidez bete­tze­ko deialdia egin du.

Soraluzeko Udalak lanpostu-zerrendan hutsik dagoen lanpostu bat betetzeko deialdia egin du.

Baliabide publikoen, per­tso­nalaren eta nominen erdi-mailako kudeaketa-teknikari plaza da Udala betetzera doana, lehiaketa-oposizio aske bidez eta jabegoan.

Plaza hori Administrazio Orokorreko Eskala eta Erdi-mailako teknikari azpieskalakoa da, eta A2 Sailkapen Taldeari dagokio.        

Lanpostuak 18. mailako destino osagarria, eta derrigorrezko 4. hizkun­tza-eskakizuna ezarrita dauka 2018ko urriaren 17ko datarekin.

Lanpostuaren dedikazio-erregimena lanaldi osokoa da.

Iragarkia asteazkenean, urtarrilak 2, argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Eskaerak aurkezteko epea iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ostean zabalduko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.