Soraluzeko Udalak abenduaren 19ko Osoko Bilkuran onartu zuen 2019. urterako aurrekontua.
Aurrekontu horretan 347.290 euro jaso dira urtean zehar hainbat inbertsio egiteko.
Ondorengo hauek dira Soraluzeko Udalak aurten aurrera eramango dituen inbertsiorik nagusienak:
-
Kiroldegiko igerilekuko deshumektadora, bertako hezetasuna murrizteko (50.000€).
-
Kiroldegiko anpliazioa gauzatzeko proiektua idaztea, zuzendaritza teknikoa etab. (47.810€).
-
Kiroldegiko kultur-gela berrietarako altzariak (12.000€).
-
Musika Eskolako eraikineko leihoak (30.000€), aurretik galdara berria jartzeko eta argiteria-sistema aldatzeko erabilitako 110.000 euroei gehitu beharrekoak.
-
Sologoen Zentralean inbertsioak (40.000€).
-
Haur Parkeen berrikuntza (40.000€).
-
Zerbitzu Sozialen Mapa (15.410€).
-
Baserri bideetako inbertsioak ( 30.000€).
-
Argiteria (20.000€).
-
Nekazal lur sailen erosketa (9.000€).
-
Mendi gaina balioan jartzea -Dolmenen Ibilbidea- (7.000€).
-
Esperientziaren Gela (5.000€)
Badira, bestalde, 2019ko aurrekontuko inbertsio zerrendan azaltzen ez diren (aurrreko urteko proiektuak dira) baina 2019. urtean burutuko diren bi proiektu:
-
Kiroldegiko anpliazioa (568.000€)
-
Aljandro Calonge kaleko irisgarritasuna bermatzeko urbanizazio lanak (24.000€).