Bakardadeari buruzko hitzaldia

Erabiltzailearen aurpegia
Bakardadeari buruzko hitzaldia
José Ezquerra psikologoak bakardadeari buruzko hitzaldia eskainiko du ostegun honetan Itxaropena Elkartean; Esperientziaren Gelak aurten antolatzen duen azken saioa da.

Ostegun honetan, abenduak 20, arratsaldeko 6:30ean, bakardadeari buruzko hitzaldia eskainiko du Jose Ezquerra Iribarren Aita Menniren Eguneko Zentroetako psikologoak Itxaropena Jubilatuen Etxean.

Hitzaldia Alkarri Elkarteak antolatu du, "Esperientziaren Eskola" egitasmoaren barruan.

Hitzaldiaren izenburua "Conociendo a Soledad" da eta, izenak berak dioen moduan, bakardadea du gaia. 

Bakardadea gaur egun pertsona askok jasaten duten arazoa da. Ez da gauza bera bakarrik bizitzea eta bakarrik sentitzea. Bakarrik bizi diren pertsona heldu askok nahiko luke konpainia eta afekto handiagoa jaso. Aukeratutako bakardadeak daude, eta bakarrik bizi arren bakarrik sentitzen ez diren pertsonak daude. Badaude, era berean, familiartekoen bisitak jaso arren, bakarrik sentitzen direnak. Bakardadea faktore pertsonal, kognitibo, emozional eta sozialen baitakoa da.

Hitzaldia: "Conociendo a Soledad".

Eguna: Abenduak 20, osteguna.

Ordua: Arratsaldeko 6:30ak.

Tokia: Itxaropena Jubilatuen Elkartea.