Ostegunetako Pelikulak zikloaren barruan, Koldo Almandoz zuzendariaren azken filma proiektatuko da gaur, iluntzeko 9etan Antzokian.
Igandean, arratsaldeko 7etan, bigarren proiekzio bat egingo da.
Pelikula honek emango dio amaiera aurtengo bigarren zikloari.
Film honek Euskal Zinemagintzaren saria lortu zuen irailean ospatu zen Donostiako Zinemaldian.
Euskaraz proiektatuko da, gaztelerazko azpitituluekin.
Zuzendaria: Koldo Almandoz.
Aktoreak:Laulad Ahmed Saleh, Patxi Bisquert, Ramón Agirre, Iraia Elias, Erika Olaizola.
Iraupena: 85 minutu.
Generoa: Drama
Herrialdea: Euskal Herria.
Urtea: 2018.