Urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Komunaren Legeak lege edo araudi izaera duten arauen garapen edo gauzapen prozeduran hiritarren parte hartzea erregulatzen du, araua eraiki aurretik, hiritarren eta arau horren eraginpeko izan daitezkeen erakundeen iritziak jasoko dituen kontsulta egin beharra dagoela ezarriz.
Egun, Soraluzeko Udalak udaltzaingoaren erregelamendu berri bat prestatzen dihardu, etorkizuneko erregelamendu horren hasierako zirriborro bat oinarri hartuta.
Horrenbestez, egoki da erregelamendu-zirriborroa kontsulta publikora bidaltzea, etorkizuneko arau horrek eragin ditzakeen hiritar eta erakundeen iritzia ezagutze aldera, eta honela zirriborroa hiritarren interesen mesedetara moldatu aldera.
Hori horrela, Soraluzeko Udalak ondorengoa erabaki du:
- Udaltzaingoaren Erregelamendua garatu eta egin aurretik, erreglamenduaren inguruko kontsulta publikoa egitea, 20 eguneko epean zehar.
Erregelamendu-zirriborroa HEMEN kontsultatu daiteke.
Interesdunek udaletxera bertara eraman ditzakete beren ekarpenak, edota posta elektronikoz helarazi, udala@soraluze.eus helbidera.
Ebazpen hau baliagarria izango da eta bere eraginak gauzatuko ditu Tokiko Korporazio honetako web gunean argitaratzen den egunetik aurrera: www.soraluze.eus.