Aulki berriak udal liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2018ko aza. 28a, 09:43

Udal Liburutegiko aulkiak aldatu ditu Udalak, 3.000 euroko inbertsioa eginez; aulki berriak lehengoak baino arin eta erosoagoak dira; udara aurretik aire egokitua izango da liburutegian.

Duela aste batzuetatik hona aulki berriak daude Soraluzeko Udal liburutegian, lehen zeudenak urte asko zituztelako eta zahartuak zeudelako oso.

Erosi diren aulki berriak lehengoak baino askoz arin eta erosogoak dira, baita, duten materialagatik, garbitzeko errazagoak ere.

Guztira 44 dira aldatu diren aulkiak, liburutegian zeuden guztiak, alegia, eta 3.000 euro dira erosketa egiteko erabili direnak.

Liburutegiak ematen duen zerbitzua hobetzen jarraitzeko, udara aurretik aire egokitua jartzeko asmoa udalak.

Zerbitzuak

Soraluzeko liburutegiak ondorengo zerbitzuak eskaintzen ditu:

Liburuen mailegua.

Egunkari eta aldizkarien irakurketa eta kontsuta.

Bertako ordenagailuak erabiltzeko aukera.

Dokumentuen inprimaketa.

...

Ordutegia

Hau da liburutegiak izango duen ordutegia:

Neguko ordutegia:

- Astelehenak: 16:30-19:30

- Astearte, asteazken eta ostegunak: 11:00-13:00 eta 16:30-19:30

- Ostiralak: 16:00-19:00

Udako ordutegia:

- Astelehenetik ostiralera: 10:00-13:00