Soraluzeko Zaharren Egoitzak erabiltzaileei eta egoitzara datozen bisitei harrera egiteaz arduratuko den pertsona bat kontratatu behar du.
Interesdunek ondorengo helbidera (zuzendari@soraluzeegoitza.net) bidali behar dute beren curriculuma hilabete bukaerarako.
Ondorengoak dira lanpostuaren ezaugarriak:
FUNTZIOAK
Arlo Administratiboan:
-
Egoitzako telefonoaren eta kanpoko bisitarien ardura.
-
Egoitzako sarrera desberdinen kontrola baita egoiliar, bisita eta familiartekoen sarrera- irteeren erregistroaren kudeaketa ere.
-
Posta jaso eta honen banaketa
-
Iragarki taula eguneratuta mantentzea.
-
Zuzendaritzak eta zuzendaritza laguntzaileak esandako lan administratiboak
-
Egoiliarrei laguntza eta orientazioa eman arazoen aurrean beti ere egoerak ez badu, profesional baten laguntza eskatzen.
Bezeroei Arreta:
-
Bezeroei begira bera izango da hauen erantzule.
-
Telefonoaren kargua izango du baita izaten diren bisitena ere beti ere, indarrean dauden protokoloak aintzat hartuta.
-
Bisita eta telefono deien koordinazioa eta erregistroa.
BETEKIZUNAK
Beharrezkoa:
-
%33ko ezgaitasuna ziurtatzen duen egiaztagiria
-
Araututako Formazioa Orokorra: Administrazioan eta bezeroen harretan
-
Hizkuntzak: EGA edo PL3
Kontutan izango da:
-
Udalerrian erroldatuta dauden pertsonak
-
Arlo sozialean esperientzia izatea.
BALDINTZAK
- Aldi baterako kontratua, luzapenerako aukeraz.
- Lanaldi zatitua.
- Ordainsaria arloko Hitzarmenak zehazten duena izango da.