Azaroaren 17tik 25era ospatuko den Hondakinen Prebentziorako Astea Europa mailako kontzientziazio egitasmoa da eta hondakinak murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea du helburu.
Aste horretan zehar hainbat erakundek sentsibilizazio-ekintzak antolatzen dituzte herritarrei gaiaren inguruko mezua helarazteko.
Berrerabilpena sustatzea eta hondakinak saihesteko helburu horri jarraituz, Soraluzeko Bigarren Eskuko Azoka egingo da, azaroaren 17an, goizeko 10:00etatik 14:00etara, Plaza Zaharrean.
Bertan, bigarren eskuko edozein gauza saltzeko edo trukatzeko aukera izango da.
Edozein herritar edo eragilek parte hartu dezake, aurrez, antolatzaileekin harremanetan jarrita.
PARTE HARTZEKO
-
ingurumena.soraluzekoudala@gmail.com helbidera parte hartzeko eskaera egin, ondorengoak zehatuz:
- Parte hartzailearen izen-abizenak
- Beharko dituen mahai kopurua
- Postuan jarriko diren materialen deskribapen txiki bat
BALDINTZAK
-
Bigarren eskuko materiala saldu edo trukatzeko aukera dago. Beti ere bigarren eskuko materiala egongo da postuetan, nahiz eta erabilera gutxikoa izan.
-
Azokan parte hartzen duten guztiek sor ditzaketen hondakinak kudeatu beharko dituzke, beti ere materialen bereizketa eta birziklapena lehenetsiz. Partaide bakoitzak, bere hondakinak edukiontzi desberdinetara eraman beharko ditu.
-
Parte hartzaile baten mugikor zenbakia antolatzaileei erraztea aholkatzen da.
-
Parte hartzaile bakoitzak bere mahaia muntatu eta jaso beharko du plazan egongo den karpa handi baten estalpean. Muntaia antolatzeko goizeko 9:00etan elkartuko gara plaza zaharrean.