Aurtengo laguntza bonoen balorazioa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2018ko aza. 2a, 10:24

Amaitu berri den krisiaren aurkako laguntza-bonoen aurtengo kanpainari buruzko balorazio positiboa egin du Udaleko Gizarte Ongizate Departamenduak; 116 bono banatu dira guztira.

Joan den urriaren 26an amaitu zen Udaleko Ongizate Sailak eman dituen laguntza-bonoen gastuak justifikatzeko epea.

Jakina den moduan, aipatutako bonoak herriko dendetan erabili behar ziren eta 50 eta 100 euroko balioa zuten; 50 eurokoa gizarte-laguntzak jasotzen dituzten familien kasuan eta 100 eurokoa pentsionista, langile eta langabetuen kasuan.

Aurtengo deialdiaren emaitzak honakoak izan dira:

Eskaera kopurua: 126 familia.

Onartutako eskaera kopurua: 116 familia.

Banatutako bonoak:

  • 50 euroko bonoak: 44. Gizarte-laguntzen jasotzaileak.
  • 100 euroko bonoak: 72. Pentsionistak 32, langileak 25, langabeak , laguntzarik ez dutenak 8.

Banatutako diru-kopurua: 9.150 euro.

Gizarte Ongizate Saileko arduradun Patricia Borinagak balorazio orokor positiboa egin du aurtengo deialdiaz eta, gutxi gora-behera, kopuruak iazkoen oso antzekoak direla aipatu du, gizarte laguntzen jasotzaileek egindako eskaerak nahiz onartutakoak zertxobait jeitsi direlarik eta, igo, aldiz, pentsionista, langabetu eta laguntzarik gabeek egindakoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.