Herriko argazki zaharren panelak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2018ko urr. 30a, 08:16

Alberto Arizaga eta Iker Aldazabal argazki birekin, Plaza Zaharrean.

Kontrargi Argazkilaritza Elkarteak proposatuta, garai bateko argazkien tamaina handiko panelak jarri dira herriko hainbat tokitan; ondarea ezagutzea eta kaleak apaintzea dira helburuak.

Soraluzeko udalerriak 675 urte betetzen dituela aitzakia moduan hartuta, zeinbait ekimen ari da aurrera eramaten udazken honetan Udaleko Kultura Batzordea.

Horietako bat Kontrargi Argazkilaritza Elkartearen proposamenez bideratu du Udalak, herriko hainbat tokitan garai bateko argazkiekin egindako panel erraldoiak jarrita.

Guztira 10 panel ipiniko dituzte hurrengo egunotan udaleko beharginek Plaza zaharrean eta berrian, kiroldegiko pasealekuan, Atxuriko igogailuan, kiroldegi parean, eta Gabolats, Santa Ana eta Estazioko kaleetan.

Herritarrek sasoi batean toki horiek zuten itxura zein den ikustea eta gaur egungoarekin konparatu ahal izatea da egitasmoaren helburua, herriko pareten estetika hobetzearekin batera.

Panelon kostua 1.905 eurokoa izan da.