Soraluzeko Udaleko Parekidetasun Batzordeak "Beldur barik 2018" lehiaketa antolatu du, Emakunderekin elkarlanean, urteroko ohiturari jarraituz.
Zer da?
Beldur Barik lehiaketa izen bereko programaren ekintza nagusienetako bat da. Aurtengo edizioko leloa "Beldur barik jarrera partekatu" izango da, sare sozialei erreferentzia eginez, kultura matxistaren zein indarkeria sexistaren adierazpen desberdinak eraldatzeko norbanako zein taldekako konpromisoa zabaltzeko.
Nork har dezake parte?
Lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendua EMENdago, eta adierazpen artistikoak saritzen ditu. Lan horiek erakutsi behar dute nola neska eta mutilek ezberdintasun egoerei aurre egiten dieten Beldur Barik jarrerarekin; alegia, errespetua, parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, elkarkidetza eta indarkeria sexistaren bazterketa irmoa adierazten dituzten jarrerekin.
Zein da lanak aurkezteko epea?
Lanak aurkezteko epea azaroaren 9an itxiko da.
Nola har daiteke parte?
Parte-hartzeko bi kategoria daude: batetik, 12-17 urte bitartekoak, eta, bestetik, 18-26 bitartekoak. Lehiaketan parte hartu daiteke bakarka edo taldeka (ikastetxe bat, gela bat, elkarte bat).
Zer sari daude?
EAE mailako lehiaketak banatzen dituen sariez gainera, herriko parte-hartzaileek ondorengo sariak eskuratu ahal izango dituzte:
1. Kategoriako saria (12-17 urte): 150€
2. Kategoriako saria (18-26 urte): 150€
Noiz banatuko dira sariak?
Sari-banaketa azaroaren 25ean egingo da, arratsaldeko 6etan, Herri Antzokian.
Non eskuratu daitezke oinarriak?
Lehiaketaren oinarriak HEMEN ikus daitezke.
Edozein galdera edo argibidetarako yoana@daiteke.eus helbidera idatz daiteke.