Osoko Bilkurako erabakiak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2018ko urr. 18a, 09:28

OHZ/IBIaren errekargua kentzea izan ezik, udalbatzarra osatzen duten zinegotziek onartu egin zituzten atzo egin zuten bileran eztabaidagai izan zituzten gainontzeko puntu guztiak.

Ohikoa den moduan, bi hilean behin egiten duen Osoko Bilkura edo Plenoa egin zuten atzo arratsaldean Udalbatza osatzen duten 11 zinegotziek.

Hauek izan ziren gaizerrendako puntuez hartu zituzten erabakiak:

1.- 2018ko maiatzaren 9ko saioaren akta, hala badagokio, onartzea.

     Aho batez onartu zen.

2.- 2018ko uztailaren 11ko saioaren akta, hala badagokio, onartzea.

     Aho batez onartu zen.

3.- Alkatetzaren dekretuen berri ematea.

     Ez da bozkapean jartzen.

4.- 2019. urterako ordenantza fiskalak.

     Onartu egin zen, 6 bozka alde (EAJ/PNV eta PSE-EE)  eta 4 abstentzio (EHBILDU).

5.- OHZ/IBIaren errekargua kentzea.

     Puntua ez zen onartu. 4 bozka alde (EAJ), 6 bozka aurka (EH Bildu, PSE-EE).

5.- Taxia. 2019rako tarifen proposamena.

     Aho batez onartu zen.

6.- Udal langileen 2018ko soldata igoera.

     Aho batez onartu zen.

7.- 2018. urterako lanpostuen zerrenda.

     Aho batez onartu zen.

8.-EHBILDU-k EAJ/PNV-k eta PSE-EE-k adosturiko mozioa, Preso politikoen ingurukoa.

     Aho batez onartu zen.