Udazkeneko antzerki egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2018ko urr. 17a, 08:32

Mikel Laskurain eta Ane Gabarain protagonista dituen "Zoaz pake santuan" antzezlanak emango dio hasiera ostiral honetan "Antzerki garaia" zikloari; Udalak 2 sarrera bikoitz zozketatzen ditu.

Txalo konpainiaren "Zoaz pake santuan" antzezlanak zabalduko du ostiral honetan, gaueko 10:15ean, Herri Antzokian, aurtengo antzerki zikloa.

Guztira 5 dira aurtengo "Antzerki garaia" zikloa osatzen duten antzezlanak, hiru euskaraz eta bi gazteleraz, punta-puntako konpainiek ekoiztutakoak. Antzezlanetarako sarrera 3 eta 5 euro artekoa da.

  • Urriak 19, ostirala, 22:15. "Zoaz pake santuan" (Euskaraz)
  • Urriak 27, larunbata, 20:00. "Todos los musicales o casi" (Gazteleraz).
  • Azaroak 9, ostirala, 22:15. "Ttak" (Euskaraz).
  • Azaroak 16, ostirala, 22:15. "Txarriboda" (Euskaraz).
  • Azaroak 24, larunbata, 20:00. "Frida" (Gazteleraz).

Soraluzeko Udalak 2 sarrera bikoitz zozketatuko ditu. Zozketan parte hartzeko epea osteguneko 24:00etan amaituko da. Irabazleei telefonoz jakinaraziko zaie.

ZOZKETAN PARTE HARTZEKO SAKATU HEMEN.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.