Euskaraldian izena emateko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2018ko urr. 2a, 12:25

Irailaren 20a ezkero zabalik dago "Euskaraldia: 11 egun euskaraz" ariketa sozialean izena emateko epea; joan den ostegunean zabaldu zuen lokala ekimena antolatzen diharduen lan-taldeak.

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskal Herri osoan aurrera eramango den "Euskaraldia: 11 egun euskaraz" ariketa sozialean parte hartzeko izen-emate epea zabalik dago.

Irailaren 20tik aurrera euskara praktikan jarri nahi duten herritarrek izena eman dezakete hizkuntza ohiturak astintzea helburu duen ariketa sozialean.

“EUSKARALDIA: 11 egun euskaraz” ekimena oso sinplea da: parte hartu nahi duenak izena emango du eta figura bat aukeratuko du, ahobizi ala belarriprest izatea. Ahobizi bada, euskaraz ulertzen dutenekin euskaraz egingo du eta lehen hitza beti euskaraz edozeinekin. Belarriprest bada, euskaraz dakitenei euskaraz egiteko eskatuko diete eta prest egongo dira euskaraz entzuteko. Beraiek euskaraz zein gazteleraz erantzun ahal izango dute.

Horretarako, euskaraldia.eus, webgunea erabili ahalko da. Bertan, izen-emate formularioa dago.

Izen-ematea egiteko zein egitasmoaren gaineko informazioa jasotzeko beste modu bat antolatzaileek Santa Ana kalean zabaldu duten lokalera hurbiltzea da.

Lokala joan den ostegunean zabaldu zen, Santa Ana kalean, festa txiki batekin, eta asteartetik ostiralera egongo da zabalik, arratsaldeko 5etatik 8etara.

Iratxo gozodendan eta Udaletxean (goizez) ere izena emateko kutxak jarri dira.