Ostegunetako pelikulak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2018ko ira. 24a, 08:34

Ostegun honetan, irailak 27, hasiko da "Ostegunetako Pelikulak" egitasmoaren ziklo berria; pelikuletako 3, proba modura, igande arratsaldeetan proiektatuko dira bigarren aldiz.

Udaleko Kultura Batzordeak antolatzen duen "Ostegunetako Pelikulak" egitasmoari dagokion ziklo berria irailaren 27an hasiko da, Stefano Sollima zuzendariaren "Sicario: el día del soldado" filmarekin.

Jakina den moduan, pelikulak hamabostean behin eskaintzen dira, iluntzeko 9etan, antzokian, 1 euroan.

Oraingo honetan, lehendabiziko aldiz eta modu esperimentalean, zikloko 3 pelikula igande arratsaldeetan bigarren aldiz proiektatuko dira.

Guztira 6 filmek osatuko dute aurtengo bigarren zikloa, horietako 2 euskaraz proiektatuko direlarik:

  • IRAILAK 27: "Sicario, el día del soldado". (EEUU, 2018).
  • URRIAK 11: "La forma del agua". (EEUU, 2017). (*)
  • URRIAK 25: "Errementari". (Euskal Herria, 2018).
  • AZAROAK 8: "Campeones". (Espainia, 2018). (*)
  • AZAROAK 22: "Custodia compartida". (Frantzia, 2017).
  • ABENDUAK 13:"Oreina". (Euskal Herria, 2018). (*)

(*) Pelikula hauek hurrengo igandean bigarren aldiz proiekatuko dira, arratsaldeko 7etan, 3 euroan.