Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak Errabal Kaleko 12. eta 29. atarien arteko zatia urbanizatzeko lanak adjudikatzea erabaki zuen joan den astean egindako bileran.
Lanok exekutatzeko kontratua Construcciones Artzamendi S. A. enpresari esleitu zaio, 238.079,6€-ko prezioan (BEZa barne) eta 5 hilabeteko iraupena izango dute.
Proiektua BIRG arkitektura eta hirigintza lantegiak idatzi du eta, Gabolats kalean egin zen bezala, urbanizazio lanak aprobetxatuz lur azpiko hornidura eta ur zikinen hodiak zaharberrituko dira.
Urbanizazio lan hauen helburua oinezkoek eta ibilgailuek partekatuko duten plataforma bakarreko bidea eraikitzea da, oinezkoei lehentasuna emanez eta herritar ororen irisgarritasuna bermatuz.