Erdigunea ibilgailuentzako itxita

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2018ko ira. 20a, 11:42

Alzheimerraren Nazioarteko Egunaren baitan antolatu den lasterketa dela eta, bihar ostirala ibilgailuek ezingo dute erdigunea zeharkatu, ez eta bertan aparkatu, goizeko 11etatik aurrera.

Bihar ostirala, irailak 21, Alzheimerraren Nazioarteko Eguna ospatzen da eta, horren harira, hainbat ekintza antolatu dira herrian.

Ekintza horietako bat Soraluzeko Zaharren Egoitzak antolatu duen lasterketa herrikoia da, goizeko 12etatik 13etara bitartean erdigunean egingo dena.

Ondorioz, erdigunea itxi egingo da trafikora goizeko 11etatik aurrera eta ibilgailuak ezin izango dira Gabolats, Plaza Zaharra, Kalebarren eta Plaza Berrian sartu ez eta bertan aparkatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.