Ingurumen teknikaria behar du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2018ko ira. 18a, 11:39

Soraluzeko Udalak Ingurumen eta Jasangarritasun Teknikaria kontratatuko du sei hilabetez eta lanaldi partzialarekin, Lanbide-k enplegua sustatzeko ematen dituen laguntzen bitartez.

Udal honek, sei hilabeterako eta lanaldi partzialean, herriko ingurumenarekin, hondakinen kudeaketarekin eta jasangarritasunarekin lotuta dagoen lanpostu bat eskaintzen du.

Lanpostu hauek betetzeko eta zehazten den ordenagatik, hurrengoek izango dute lehentasuna: emakumeak, SBE-ren jasotzaile titularrak eta 55 urte baino gehiagokoak.

Betebehar espezifikoak:

  • Lanbiden langabetu moduan izena emanda egotea.
  • Biologian, Ingurugiro Zientzietan edo Baso eta Nekazaritza Ingeniaritzan lizentziatua.
  • EGA Titulua edo baliokidea.
  • Soraluzen erroldatuta egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenagoko dataz.

Izen-ematea:

Baldintzak betetzen dituzten pertsonek Elgoibarren Lanbidek duen bulegoan izena eman dezakete irailaren 18tik irailaren 28era arte, biak barne.

Interesatuek “lan-bizitza”ren ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.