Azken urteetan pairatu dugun krisi ekonomiko gogorra zertxobait arindu dela diruen arren, asko dira oraindik ere egoera zaila bizi duten herriko familia eta pertsonak. Egoera honek, beraien oinarrizko beharretan isla zuzena du. Guztia hau horrela izanda, esfortzu berezi bat egin behar dela ikusten da pertsona hauek babesteko. Helburu hau oinarri izanda, erabaki da berriro ere laguntza-bono hauek eskuragarri ipintzea herritarrentzat herriko denda eta saltokietan gastatzeko.
ZENBATEKOA
- Laguntza sozialak jasotzen dituztenak: 50€.
- Langileak, langabetuak, pentsiodunak eta laguntza ekonomiko gabeak: 100 €
BETEBEHARRAK:
- Udalerrian erroldatuta egotea gutxienez laguntza eskatu baino urte bete lehenago.
- Eskatzailaren sarrerak ondoren zehazten diren mugen azpitik egotea.
Familia unitatearen kideak |
Urteko lanaren etekin gordinak - Beste dirusarreren zenbateko gordina |
Hileko lanaren etekin gordinak - Beste dirusarreren zenbateko gordina |
1 |
11.143 |
929 |
2 |
16.350 |
2.363 |
3 |
20.567 |
1.714 |
4 |
23.201 |
1.933 |
5 |
26.232 |
2.186 |
6 |
29.717 |
2.476 |
7 |
33.724 |
2.810 |
8 |
38.333 |
3.194 |
+1 |
+6.500 |
+542 |
Oharra: Familia unitatearen dirusarrera guztiak izango dira kontutan, horretarako Udalak berak familia unitatearen osaera egiaztatuko du.
NOLA ETA NOIZ EGIN ESKAERA
- Irailaren 17tik urriaren 19ra Udaletxeko Gizarte Zerbitzu Sailean (Santa Ana kalea, 3) 09:00tatik 13:00etara.
- Udaletxeko Arreta Bulegoan (Santa Ana kalea, 1) 09:00tatik 14:00etara.
Eskaitzaileak berak ez dauka zertan etorri eskaera orria jasotzera edo/eta dokumentazioa entregatzera, beste edozein pertsonak jaso eta entregatu dezake dokumentazioa.
AUZKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Guztiek aurkeztu beharrekoa:
-
Eskaera-orria beteta eta sinatua.
-
NAN, NIE edo pasaportearen fotokopia.
-
Bankuko kontu korrontearen lehen orrialdearen fotokopia.
Gizarte laguntzen onuradunak:
-
Diru-sarrerak Gizarte Zerbitzuen eskura dauden zerrenden bidez egiaztatuko dira.
Langabetuak:
-
INEM-eko 2017ko ordainketen ziurtagiria.
Langileak:
-
2017. urteko errenta aitorpena.
Pentsiodunak:
-
2017ko pentsio-sarreren ziurtagiria.
Caritas:
- 2017ko ordainketen ziurtagiria.
BONOAK NOLA KOBRATU:
Bonoa kobratzeko beharrezkoa izango da eskatzaileek Udaleko Gizarte Zerbitzuen oniritzia jasotaizatea. Behin oniritzia jasota, eskatzaileek dagokion bonoaren balioaren pareko gastua egin izana justifikatzen duten erosketa-tiketak aurkeztu beharko dituzte, ezinbestekoa izango delarik erosketa horiek herriko saltokiren batean egindakoak izatea.
Tiket guztiak berrikusi eta Tokiko Gobernu Batzarrak onarpena eman ondoren, eskatzaileak adierazitako bankuko kontuan egingo da ordainketa.
TIKETAK NOLA ETA NOIZ ENTREGATU:
Soraluzeko dendetan erosi behar dira eta eskutitz txuri baten pertsona bakoitzaren izen-abizenekin, Urriaren 22tik 26ra, 09:00etatik 13:00etara Gizarte Zerbitzuen Sailean
OHAR GARRANTZITSUA:
Dagoen aurrekontua amaitu arte onartuko dira eskaerak (15.000€)