Gaztañerre azoka prestatzeko bilera

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2018ko ira. 6a, 11:53

Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak herritarrentzako bilera irekia antolatu du astearterako, azaroaren 10ean egingo den azoka prestatzen hasteko.

Aurreko urteetan moduan, aurtengoan ere Gaztañerre azoka antolatzeko bilera irekia antolatu du Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren batzordeak.

Azaroaren 10ean egingo da 2018ko Gaztañerre Azoka, XXIII. edizioa izango delarik aurtengoa.

Denboraz guztia prestatzeko asmoz, hurrengo asteartean, hilaren 11n, arratsaldeko 7:00etan, herritar guztiei zabaldutako bilera izango da udaletxeko Saioa Aretoan.

Parte hartzea nahi baduzu, etorri!