Ventos de Saudade taldearen kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2018ko uzt. 20a, 08:47

Soraluzeko Ventos de Saudade taldeak kontzertua eskainiko du bihar larunbata, arratsaldeko zortzietan, Plaza Berrian, "Iturrian zer dago?" musika zikloaren barruan.

Aurten uztaileko larunbat arratsaldeak musikaz girotzeko helburuarekin sortu den "Iturrian zer dago?" zikloaren barruan kontzertua eskainiko du bihar, arratsaldeko 8etan, Soraluzeko Ventos de Saudade taldeak.

2005ean Soraluzen sortutako taldea da Ventos de Saudade, zaletasunez hasi zena fadoak jotzen eta, azken urteetan han eta hemen hainbat kontzertu eskaini dituena. 

Hauek dira taldekideak:

  • Domentx Uzin.
  • Arianne Unamuno.
  • Jon Basauri.
  • Ane Ugalde

Bertsioak egiten dituzte; normalean, abesti ezagunenak.

Eguraldia nahasia bada, kontzertua Herri Antzokian egingo da.