Energiaren Euskal Erakundea - Ente Vasco de la Energía-k, Debabarreneko, Durangaldeko, Arratiako eta Nerbioiko udalen trantsizio energetikoarekiko konpromisoa aitortu du energiaren esparruan martxan jarritako proiektuengatik.
Soraluzeri dagokionea, esan behar da “Itunerantz zuzenduz” itunari atxikitako udalerria dela eta argiteria publikoa, eraikinak (klimatizazioa), ibilgailu elektrikoak kargatzeko gune publikoa eta energia berriztagarrien sustapenagatik jaso duela arestian aipatutako aitortza.
Ekitaldia joan zen ostiralean burutu zen, Durangoko Landako kirolgunean.