Aurreko urteetan sasoitsu honetan egin izan den moduan, aurtengoan ere baserrialdeetako bide bazterrak garbitzeari ekin dio Soraluzeko Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Departamentuak.
Debabarreneko Landa Garapenerako Elkarteko (Debemen) langileek egiten dituzten lan hauek Irure auzoan hasi dira eta Ezozia, San Andres eta Txurruka auzoetan jarraituko dute.
Traktore honi esker urte guztian zehar burutzen da landa bideetako errepideen mantenua. Udaberri-uda garaian landa bideetako ezpondak desbrozatu eta garbitzen dira eta neguan, aldiz, kuneteak garbitzen dira.
Aipatutako lan hauek Debabarreneko beste udalerri hauetan ere egiten dira: Mutriku, Deba, Mendaro, Elgoibar, Soraluze eta Eibar.