Fernan Oregiren argazki erakusketa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2018ko eka. 18a, 08:37

Fernan Oregi soraluzetarraren "Soraluzeko Baserriak" erakusketa ikus daiteke bihartik uztailaren 7ra arte kulturguneko erakusketa-gelan; inaugurazio ekitaldia arratsaldeko 7etan izango da.

Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboak antolatuta, eta Udaleko Kultura Batzordearen laguntzarekin, Fernan Oregi herriko argazkilariaren erakusketa zabalduko da bihar, arratsaldeko 7etan.

Erakusketak "Soraluzeko baserriak" du izenburu moduan eta herriko 35 baserri ingururen argazkiek osatzen dute; urte beteko lana guztira.

Erakusketaren bereizgarritasun nagusia argazkiak egiteko dron-a erabili izana da, baserriak orain artean erabili gabeko ikuspuntu batetik erakutsiz.

Inaugurazio ekitaldia

Erakusketa asteartean, hilak 19, zabalduko da, bertaratzen direnenentzako lunch batekin.

Ordutegia

Erakusketa ekainaren 19tik uztailaren 7ra arte dago zabalik, kulturguneko erakusketa-gelan, ondorengo ordutegiarekin:

- Astelehenetik ostiralera: 19:00-20:30.

- Larunbatak: 12:00-13:30.