Datorren ikasturtean Soraluzeko Udal Ludotekan eta Gaztelekuan izena eman nahi duten haurrek ekainaren 15era arteko epea izango dute matrikula egiteko.
SARRERA
Soraluzeko haurren eta nerabeentzako zerbitzuek; ludoteka eta gaztelekuak, alegia, ikasturte berri bati ekingo diote irailean.
Ikasturtea aldaketekin dator hainbat adin-tartetan. Nolanahi ere den, adaketok modu esperimentalean ezarri ditugu, zerbitzua hobetzeko helburuarekin eta, hasiera batean, datorren ikasturterako izango dira. Behin ikasturtea amaituta, izan duten eragina baloratu eta aurrerantzean zer egin erabakiko da.
MATRIKULA-EPEA
Irailaren 17an hasiko den 2018/2019 ikasturtean izena emateko epea ekainaren 6an hasi eta ekainaren 15ean amaituko da. Behin data hori pasata, plaza libreak dauden neurrian onartuko dira matrikulazio berriak.
ORDUTEGIA
Hauxe izango da Ludoteka eta Gaztelekuak (LH5/6) datorren ikasturtean izango duen ohiko ordutegia. Aste Santu eta Gabonetako oporretan ordutegia aldatu egin daiteke.
|
ASTELEHENA |
ASTEARTEA |
ASTEAZKENA |
OSTEGUNA |
16:45-18:15 |
4/5 URTE (A) |
4/5 URTE (B) |
4/5 URTE (A) |
4/5 URTE (B)
|
18:15-19:45 |
LH 1/ LH 2 (A)
|
LH 1/ LH 2 (B)
|
LH 1/ LH 2 (A)
|
LH 1/ LH 2 (B)
|
|
OSTIRALA |
OSTIRALA |
17:00-19:00 |
LH3/LH4 (Ludoteka) |
LH 5/LH 6 (Gaztelekua)
|
Oharrak:
(1) HH eta LH1/LH2-ko haurrek astean hiru orduko zerbitzua izango dute, ordu eta erdiko bina saio. Bi egun aukeratu behar dituzte, astelehena eta asteazkena (A) ala asteartea eta osteguna (B). Ordu eta erdi horretan zehar behar dutenean sartu eta irten ahal izango dira, beste ekintza batzuekin bateragarria izan dadin.
(2) Talde bakoitzean plaza kopurua mugatua da. Plazak matrikulazio-hurrenkeraren arabera emango dira.
(3) LH3/LH4-ko eta LH5/LH6-ko haurrek bi orduko saioa izango dute ostiraletan. Bi ordu horietan zehar behar dutenean sartu eta irten ahal izango dira, beste ekintza batzuekin (Dantza, pelota…) bateragarria izan dadin.
KUOTA
Hauek dira erabiltzaileen kuotak:
-Urteko kuota orokorra: 40 euro.
-Familia bereko bi matrikula edo +: 30 euro.
-Familia ugariak: Hobariak kontsultatu (*).
-Egoera ekonomiko zailean dauden familiak: Hobariak kontsultatu (*).
(*) Familia ugarientzako eta zailtasun ekonomikoak dituzten familientzako %50 eta %100 arteko hobariak daude.
MATRIKULA NOLA EGIN
Izena eman nahi duten haurrek matrikula-orria bete eta Udaletxean edo zerbitzuetan entregatu beharko dute, 3035 0004 93 0040900023 kontu-zki.an (Laboral Kutxa) ordainketa egin izana ziurtatzen duen ordainagiriarekin batera.
Hobariez baliatu nahi dutenek 2016. urteko Errenta Aitorpenaren kopia ekarri beharko dute.
Ordaintzean jarri: LUDOTEKA/GAZTELEKUA + Haurraren izen-abizenak.