Bi peoi kontratatzeko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2018ko eka. 6a, 07:56

Soraluzeko Udalak bi peoi kontratatuko ditu 2 hilabetez udaleko brigadan aritu daitezen; interesdunek ekainaren 6a eta 15a bitartean eman behar dute izena udaletxeko harrera bulegoan.

Soraluzeko Udalak  bi peoi kontratatuko ditu udal brigadan hiri altzariak eta parkeak mantendu, hilerrian lur emateko zerbitzuaz arduratu eta antzeko lanak egiteko.

Kontratuak bi hilabete eta hamaika eguneko iraupena izango du.

BERARIAZKO BETEBEHARRAK:

  • Lehenetsi egingo da Soraluzen erroldatua egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenagoko dataz.
  • Euskarazko oinarrizko ezagutza edukitzea (gutxienez AISA titulua eskatuko da).
  • Baldintza fisiko onak.

ESKAERAK AURKEZTEA:

Baldintzak betetzen dituzten pertsonek Udaletxeko Herritarrrentzako Harrera Bulegoanizena eman dezakete ekainaren 6tik 15a arte, biak barne.

Interesatuek “lan-bizitza”ren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, "B" gidabaimena edukitzearen egiaztagiriarekin eta eraikuntzako peoi lanetan emandako denboraren egiaztagiriarekin batera.