Udalak 15.600 euroko inbertsioa egingo du aurten "Euskaraldia: 11 egun euskaraz" ekimena aurrera eramateko.
Kopuru horren zatirik handiena -10.600 euro- ekimena koordinatzeko erabiliko da. Koordinazioa Pil-pilean Euskaldunon Elkarteak eramango du aurrera eta horri begira hitzarmena sinatu zuten duela egun batzuk erakunde biek.
Halaber, Udalak beste 5.000 euroko partida bat aurreikusi du euskara sustatzeko aurrekontuan ekimenarekin lotutako hainbat ekintza finantzatzeko.
Jakina den moduan, euskaldunen hizkuntza-ohiturak aldatzea helburu moduan duen arikieta soziala da "Euskaraldia: 11 egun euskaraz" izeneko ekimena. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra burutuko da eta euskaraz hitz egiten dakiten zein, hitz egin ez arren, euskaraz ulertzeko gai diren pertsonei dago zuzenduta.
Ekimena azaroan burutuko den arren, Soraluzeko 365 lan-taldea hasita dago dagoeneko prestaketa lanekin.
Azken hilabeteetan proiektua herriko eragileei ezagutzera ematen dihardute lan-taldeko kideak, eragilee ekimenarekin bat egin dezaten gonbidapena luzatzearekin batera.