Soraluzeko Udalak, Osasunaren, Ongizatearen eta Inmigrazioaren Sailaren bitartez, Bularreko Minbiziari Aurrea Hartzeko kanpaina abian dela jakinarazi du.
Kanpaina hau bi urtean behin egiten da eta 50 eta 69 urte bitarteko emakumeei zuzenduta dago, edota familian bularreko minbiziak jotako ama, ahizpa, alaba, anaia edota semeren duten 40 eta 49 urte bitartekoei.
Errebisioa egiteko hitzordua eskutitz bitartez jasotzen da, eguna, tokia eta ordua bertan zehazten direlarik.
Bularreko minbizia da sarrien ikusten den tumore gaiztoa, bai eta euskal emakume gehien hiltzen dituena ere. Berau sasoiz detektatzea garrantzia handiko kontua da, tratamendu eraginkorragoak eta agresibitate gutxiagokoak aurrera eramateko aukera ematen duelako, bizitza kalitate hobea eta bizirik irauteko aukera gehiago ahalbidetuz.
Programari buruzko informazioa jasotzeko telefonoa 943 023030 da.